Oinarriak: Haurren Lagun diren Hiriak VIII. Aintzatespena eta Jardun Egokien IX. Lehiaketa. Deialdia 2017-2018

Deialdiaren oinarriak ezagutu nahi dituzten Tokiko Gobernu guztien Haurren Lagun diren Hiriak Programa, HLH Zigilua lehenbiziko aldiz eskuratzeko edo berritzeko.

Gainera, haurren eta nerabeen ongizatea bultzatzeko programa bat duten erakundeak ere aurkeztu ahal izango dira Jardun Egokien Lehiaketara.

Haurren Lagun diren Hiriak Aintzatespen Zigilua

Deialdi honen helburua da haurren eskubideen ikuspegia duen kudeaketa-eredu bat saritzea, Tokiko Gobernuek aurrera eramana, Haurren Lagun diren Hiriak Aintzatespen Saria emanez. Zigilu horrek adierazten du Tokiko Gobernuak haurren tokiko politika bat duela, politika hori haurren eta tokiaren errealitatearen partaidetzazko (haurrak barne) diagnostiko batean oinarritzen dela; tokiko gobernuak Haurren eta Nerabeen partaidetza-organo  dinamiko bat duela solaskidetzat (haur eta nerabeen partaidetza-organoek izen desberdinak hartzen dituzte; Kontseiluak, Batzordeak eta Foroak dira ohikoenak), eta politika horren diseinuan, ezarpenean, segimenduan eta ebaluazioan tokiko agintariek eta talde teknikoak sarean lan egiten dutela, udalaren barne-mailan nahiz kanpo-mailan.

Haurren Laguna den Hiria Aintzatespen Zigilu bat emanez egiten da aintzatespena. Sariak lau urteko indarraldia du.

Oinarriek bereizita hartzen dituzte kontuan ondoko bi agertokiak:

  • Lehen aldiz Zigilua lortu nahi duten Udalerriek edo Tokiko Gobernuek.
  • 2014an aintzatespena lortu zuten eta berriro berritu nahi duten Udalerriek edo Tokiko Gobernuek.

Interesatuek, aurreko bi kasu bakoitzerako, bereizita bete behar dituzte aplikazio-jarraibideak.

Jardun Egokien Lehiaketa

Jardun Egokien Lehiaketak ekintza eta proiektu zehatzak saritzen ditu, Tokiko Gobernuek edo bestelako gizarte-erakundeek (ikastetxeak, elkarteak, fundazioak, Ikasleen Guraso Elkarteak eta abar) sustatuak, haurren eskubideen ikuspegi batekin Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean oinarrituak, eta haurren eta nerabeen ongizatea bultzatzera bideratuak.

Nahi duten erakundeek Jardun Egoki bat aurkeztu ahal izango dute deialdi honetara, ondoko kategorietako baten barruan kokatu beharko dena:

  • Haurrek eta nerabeek egindako hiri-plangintza iraunkorra.
  • Haur eta nerabe kalteberenei arreta emateko programa eraginkorrak.
  • Haurren eta nerabeen partaidetza-estrategia berritzaileak.
  • Hezkuntza-eremuetan eta sare sozialetan, partekatzen diren guneetan, indarkeria-arazoei heltzea.
  • Inklusio sozialaren–generokoa, kulturala, etnikoa edo ekonomikoa–eredu arrakastatsuak.
  • Haurren eta nerabeen ongizatea hobetzera zuzendutako kanpaina eraginkorrak.
  • Agenda 2030 edo Habitat III Agenda tokiko eremuan aplikatzea, haurren eskubideen ikuspegi batekin.

Era berean, kategoria espezifikoak finkatzen dira HLH Aintzatespen Zigilua indarrean duten Tokiko Gobernuentzat, HLH kudeatzeko moduei buruzko ikaskuntzak sorrarazteko eta partekatzeko asmoz:

  • HLH Kudeaketa Ereduen esperientzia errepikagarria

Lan-dokumentuak

¡Compártelo!
Share on FacebookTweet about this on Twitter